XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Deskribapena Amanita generoa ezaugarri eta ezagunena da, onddozaleak ez direnek ere ezagutzen dute, batez ere genero honek dituen hainbeste espezie toxiko eta hilgarriengaitik.

Amaniten karpoforoak neurri erdi edo handikoak dira, hanka luze dutela, lerden eta txapelatik aldengarriak, oinharrian beti bolba bat erakutsiz, batzuetan zorro-formakoa eta besteetan tinkotasun gutxiagokoa eta kotoikara soilik, bilakapen bitartean karpoforo osoa estaltzen duen errezeletik datorrena, gehienek ere goiko herenean eraztun mintzaire bat dute, errezel himenialetik datorrena, zeinek eta erakuntza bitartean orriak babesten dituen, txapelaren ertza eta hanka lotzen duena.

Txapelaren pean orri askeak agertzen dira, espora zuri kolorekoak eratzen dituztenak.

Arraultzekoak txapel ganbil eta plano-ganbil bitartean aurkezten du, neurri handikoak, 8-15 zm.zko diametroa lortuz, hasieran zuri koloreko errezel mintzaire eta txit tinko batek arraultz gisa estalirik.

Gorri-laranja edo laranja kolorekoa, hori kolore eta argiagoa ertzetarantz, zeintzuk eta, orriek eragina, tolestatu-ildaskatuak agertzen diren.

Azala leun, lehor eta gehienetan errezel arrastorik gabe edo zati kaskarro duela.

Hanka lodi eta txit sendoa, oinharrirantz loditua, zkoa, txapelatik aiseki aldengarria, azala leun eta zuri-horixka edo hori bizi kolorekoa, goiko herenean mintzaire eraztun bat duela, mehe eta irregularki urratua, maiz eraztunik gabe.

Oinharrian guztiz tinkotasuneko mintzaire bolba bat azaltzen da, zuri kolorekoa eta irregularki urratua.

Txapelaren azpian orri lodiak agertzen dira, tinko eta txit hestuak, sabelduak, hankatik aske eta zuri-horixka edo hori kolorekoak, ertza kotoikara eta zuri kolorekoa.

Mami lodi, trinko, zuri kolore, usain eta zapore goxo eta atseginekoa.

Espora-jalkin zuri kolorekoa.

Mikroskopioa zko diametroko basidio tetrasporiko ditu.

Espora elipse-formakoak, orma leun eta mikroskopiotik kolore gabekoak, barruan zenbait gantz ttantta dutela, zkoak.

Ekologia Fruktifikazioi bereziko onddoa, zenbait urtetan kanpoforoak eratu gabe, (...).